News & Media
BERRIAK
Sektorean liderrak diren ekoizleek AMPOrengan jarri dute konfidantza waterjets deritzen produktuen errendimendu kritikoko osagaiak AMPOren teknologia berritzaileenen bidez ekoizteko.
Tradizionalki Hare bidezko Moldeaketa nahiz soldatutako konsktukzioen bidez fabrikatzen ziren osagaiak teknologia berrien bidez garatzen hasi dira egun. Besteak beste, Moldeaketa Zeramiko eta SCC (Shaped Centrifugal Castings) prozesuen bidez, zeintzuek produkzio epe laburragoak eta azalera akabera hobeak lortzea ahalbideratzen duten.
AMPOk inbertsio garrantzitsuak burutu ditu azken urte hauetan prozesu berritzaile hauei dagokienez. Alde batetik, joan den azaroan Moldeaketa Zeramikoko instalakuntza automatizatu berriak inauguratu zituen eta ordutik aurrera hilabeteko 240 tona eta eguneko 60 pieza produzitzeko gai dira. Inbertsio honekin euren ahalmen produktiboa laukoiztea lortu du AMPOk.
Bestalde, SCC prozesua (Zentrifugatu bidez formadun osagaiak lortzeko prozesua) ere patentatu du galdategiak, non hodi zentrifugatutik abiatuta eta hainbat herraminta eta teknika erabiliz, kanpo geometria konplexudun eta kalitate maila altuagoko osagaiak produzitzen dituzten.
Inpelerrak, karkasak eta difusoreak, itsas industriarako beste hainbat osagaiekin batera, prozesu berritzaile hauen bidez diseinatu eta produzituak izaten ari dira kalitate eta koste hobekuntzez ahalbideratzeko helburuarekin. Tartean: pisuen murrizketa, prototipoen ekoizpen azkarra, modelo beharrik gabeko moldeaketak, osagaien integritatean hobekuntzak eta gainazal akabera hobeak.
Honenbestez, munduko itsasontzi ugari (guardia ontziak, bidaiarientzako ferriak, parke eolikoetarako zerbitzu itsasontziak,…) AMPOren osagaiek bultzaraziko dituzte hemendik aurrera.