Kalitatea

Kalitatearekiko konpromisoa

Gure helburua bezeroei kalitate eta fidagarritasun handiena eskaintzea da eta, gainera, galdaketaren eta forjaketaren bidez ekoiztutako industria-osagaien garapen teknologikoaren buru izatea.

AMPOn kalitate ezin hobea bermatzen dugu. Horretarako tarteko eta amaierako ikuskapenak egiten ditugu ekoizpen-sail guztietan. Ikuskapen horiek dagozkien txostenetan eta egiaztagirietan frogatzen dira, zuzenean koordinatzen ditu gaitasun maila altuko talde efiziente batek eta beti egiten dira kalitatea bermatzeko barneko zein kanpoko prozedurak eta arauak jarraituz. Fase guztiak —horien artean erosketa-aginduak, proba ez-suntsitzaileak (NDT), mekanizazioa, soldadura bidezko estaldurak, probaketa eta enbalajea— Kalitatea Bermatzeko Gidaliburuetan aurreikusitako araudiak jarraituz egiten dira.

Gainera, osagai guztiak egiaztatzen ditugu entregatu aurretik eta proba horiek bezeroarekin egin daitezke gure instalazioetan.

Entsegu ez suntsitzaileak eta entsegu laborategiak

Saiakuntzak egiteko instalazio modernoak izateaz gain, oso gaitutako pertsonak ditugu kalitatearen barneko kontrolerako osagaien fidagarritasuna bermatzeko. Honako hauek gauzatzen ditugu:

Entsegu ez suntsitzaileak eta entsegu laborategiak

Saiakuntza ez-suntsitzaileak Laborategiko saiakuntzak

Saiakuntza ez-suntsitzaileak, hala nola: X izpien (erradiografia, kobaltoa, iridioa eta azeleragailu lineala)eta likido sarkorren bidezkoak, dimentsio-kontrola, ultrasoinuak, partikula magnetikoen saiakuntzak (hezea eta lehorra), PMIak (materialen identifikazio positiboak), ikuskapen bisualak, presio altuko probak, etab.

Laborategiko saiakuntzak: saiakuntza kimikoak, saiakuntza mekanikoak, talka-saiakuntzak, gogortasunaren neurketak, ferrita edukien probak, metalografia-analisiak eta korrosio-probak.

Entsegu ez suntsitzaileak eta entsegu laborategiak

Kudeaketa zeharo oinarritzen dugu kalitate-arau zorrotzenetan.

Kontrol dimentsionala etaamaierako ikuspena

Zehaztasun eta perfekzioaren aldeko gure konpromisoak edozein produktu eta osagairen ikuskapena kalitatezkoa izatea eskatzen du. 

Gure prozesuen kontrolerako teknika gorenen bidez eta tenperatura kontrolatua duen eta neurketa nahiz probetarako ekipamendu aurreratuak ditugun metrologia eremuan AMPOk fabrikaturiko osagaiek bezeroen diseinu-eskakizunak betetzen dituztela bermatzen dugu. 

Neurketa- eta txosten-zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugu, gure bezeroek produktua egiaztatzeko eta kalitate-kontrolerako beharrezko neurketen informazioa jasotzen dutelarik. 

Besteak beste:

  • Lehen artikulua kontrol dimentsional bidez egiaztatu eta ikuskapena burutzen da.
  • Amaierako ikuskapena eta probak burutzen dira, beharrezko txosten eta ziurtagiriekin.

Kontrol dimentsionala etaamaierako ikuspena

Kalitate-sistemak

Ekoizpen-prozesuak kalitatea bermatzeko sistema bat aplikatuz ezartzen eta kontrolatzen dira. Prozesu horiek 1991tik ISO 9001, API espec Q1 eta 6D eta NORSOK arauekin homologatuta daude. Gainera, merkatuko kanpo-erakunde garrantzitsuenek bermatzen dituzte, horien artean, Lloyd’s Register, Bureau Veritas (BV), Det Norske Veritas (DNV) eta American Bureau (ABS). Soluzio guztiek, halaber, CE markaketa eta UKCA markaketa dute.