Prozesuak

Mekanizazioa

AMPO galdategiak soluzio ugari eskaintzen ditu, mekanizatu gabeko nahiz erabat mekanizaturiko osagaiak merkaturatuz.

Gure mekanizaturiko produktuek balio erantsi garrantzitsua eskaintzen diete bezeroei; euren kosteak eta entrega epeak murriztea lortzen dugulako, kalitate kontrol zorrotzago bat eramateaz gain.

Gure bezeroei erabat amaituriko konponenteen zerbitzu zabala eskaintzea dugu xede, baita mekanizazio ahalmen handiagoa eta zerbitzu hobeago bat ere. Horretarako 12500m2-ko azalera duen mekanizaziorako planta berri bat daukagu egun. Bertan mekanizazio zentro adimentsuetan inbertitu dugu.

FMS sistemadun tornuak

Makina honek bi banakako tornu bertikal dauzka, zeintzuk automatikoki kudeatzen diren. Honako hauek pieza konplexuak mekanizatzeko erabiltzen dira, %100-eko mekanizazio-zehaztasun maila eskaintzen dugularik. (Horietako batek “C” ardatza dauka”. )

Osagaien gehienezko kanpoko diametroa: 2500mm edo 98” eta 2000mm edota 80”-ko altuera.

Instalazio honek mekanizaziorako buru ezberdinak dauzka eta baita errobotizaturiko herraminta biltegi bat ere. Bertan 520 herraminta gorde daitezke. Honez gain, FMS ekoizpen sistema logistikoa ere badauka, zeinek 10 paletetarako ahalmena duen, zentratzeko bi estazio eta transferentzietarako karro batez gain. Hau guztiaz gain, behin osagaiak mekanizatutakoan, makinak honako hauek neurtzeko gaitasuna ere badauka, horretarako “Renishaw” teknologia erabiltzen duelarik. Hau dela eta, geometriak automatikoki zuzenduak izan daitezke.

5 ardatzeko CNC mekanizazio zentrua

Mekanizazio zentru hau balio erantsi eta konplexutasun maila altua duten osagaien mekanizaziorako erabiltzen da, non geometria zehaztasun maila altua lortzen den. Osagaien gehienezko kanpoko diametroa: 1400mm edota 55” eta 1200mm-ko altuera. Makina honek 650 herraminta biltegiratzeko ahalmena duen biltegi bat ere badauka. Bestalde, FMS ekoizpen sistema logistikoa ere badauka, 24 paleteko ahalmenarekin, autonomia eta malgutasun handiagoa lortuz.

Mekanizazio zentroen parkea

SFFdun 2 tornu bertikal biki

SFFdun 5 ardatzeko mekanizazio-zentroa

CNCdun tornu bertikal 1

9 Trevisan mekanizazio-zentro

C ardatzeko CNCdun 7 tornu horizontal

Artezatzeko 2 makina esferiko