News & Media
BERRIAK
GALDATEGIAK BONBA SEKTORERAKO SALMENTA OSTEKO ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITU MUNDU OSOAN ZEHAR
Munduko bonba ekoizle nagusienek AMPOrengan sinesten dute erabat mekanizaturiko bonba osagaien ekoizpenerako eta baita salmenta ostean osagai hauek entrega epe laburrekin hornitzeko ere.
AMPOk merkatuko ezagutza eta ingeniaritza zerbitzu berritzaileenak ditu, zeintzuen artean Alderantzizko ingeniaritza eta Magma Soft bidezko simulazioak aurkitzen ditugun. Teknologia hauek bezeroei after market merkaturako soluzio fidagarrienak eskaintzea ahalbideratzen die.
Salmenta osteko bonba osagaien ekoizpenerako fundizio teknologia berritzaileenak ere inplementatu ditu AMPOk. Besteak beste, patternless (eredu gabeko) prozesua. Prozesu honen bidez kalitate maila goreneko osagaiak lortzen dira, dimentsio zehatzekin eta gainazal akabera ezinhobeekin. Teknologia honen bidez aipatzekoa da gainera kaskara zeramikoak egun bakarrean produzitzen direla AMPOn.
Aurrekoaz gain, produktu guztiak AMPOren barne laborategi eta Entsegu Ez Suntsitzaileen instalakuntzetan probatzen dira, bonba osagaien fidagarritasuna bermatzeko helburuarekin. Tartean, kontrol tridimentsionalak, x-izpiak, likido sarkorren probak, partikula magnetikoak, ultrasoinu entseguak, PMIak, etab. burutzen dituztelarik.
AMPOk neurrira egindako zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Besteak beste, presio probak, orekatzeak, pre-muntaiak eta konponenteen margoketa.
AMPO taldeak berehalako erantzuna bermatzen die bere bezeroei munduko edozein herrialdeetan, organizazioa entrega epe laburreko osagaien garapenera orientaturik dagoelako. AMPOren osagaiak dituzten bonba multzo ezberdinak iada Afrika Mendebaldean, Ekialde Hurbilean, Estatu Batuetan, Txina eta Indian aurki daitezte.