News & Media
BERRIAK
KOKE PLANTA BATEAN INSTALATUKO DIREN 30 BALBULENTZAKO OSAGAIAK PRODUZITU DITU GALDATEGIAK
AMPO Galdategiak altzairu herdoilgaitz, A217 GrC5 eta A217 GrC12 materialetan galdatutako eta erabat mekanizaturiko 30 osagai multzo entregatu dizkio nazioartean birfindegi aplikazioetarako boladun koke balbulen ekoizle liderra denari. Boladun koke balbulen kasuan, oso garrantzitsua da partikula abrasiboak asentuen materialetan txertatu daitezkeela kontuan hartzea, hauek bolaren gainazala jaten dutelarik. Zirrikitu horiek aldi berean, gainazala gehiago kaltetzen duten jarioak eragin ditzakete. Hau guztia kontuan izanik, soluzioa metal-metal asentuak erabiltzea izaten da, normalean nikel boruroan edota tungsteno karburoarekin estalduriko bolekin batera, asentuetan probaturiko higadura gainazal baten kontra (Stellite 6-a, bezala). Hau guztiaz gain, bolaren esferizitatea ere gai kritikoa izaten da eta horrexegatik du berebiziko garrantzia AMPO bezalako galdategi fidagarri baten eskutik lan egiteak.
Proiektu honen barne 30 balbulentzako osagai sorta esanguratsuenak aurkitzen ziren. Besteak beste, tamaina ezberdin eta presio maila ezberdinetarako gorputzak, tapak, bolak eta asentuak. Altzairu herdoilgaitzeko bola guztiak Zentrifugatu prozesuaren bidez ekoiztu ziren eta era berean, modu zehatz eta kontrolatu batean izan ziren mekanizatuak eta estaliak, mekanizaturako gure instalakuntza berrietan. Izan ere, ezinbestekoa baitzen asentuen gainazalak eta bolaren esferak zehazki egokitzea, balbulek metal-metal itxiera zehatz bat izan zezaten.
Bestalde, gorputzak eta tapak A217 Gr C5 eta A217 Gr C12 materialetan izan ziren ekoiztuak, hare bidezko moldeaketako gure instalakuntzetan, eta baita AMPOn mekanizatuak ere. Honez gain, osagai guztiei burutu zitzaizkien Entsegu Ez Suntsitzaile ezberdinak. Besteak beste, X-izpiak eta likido sarkorren probak.
Boladun koke balbulek errendimendu optimoa eta aparteko fidagarritasuna eskeini behar dute birfindegietako aplikazio kritikoenen kasuan, besteak beste; zerbitzu erosibo eta korrosiboetarako, tenperatura altuko aplikazioetarako, etab. Hau dela eta, ezinbestekoa da galdategi fidagarri baten eskutik lana egitea. AMPO FOUNDRY aditua da altzairu herdoilgaitz, duplex-superduplex eta aleazio baxu eta altuko osagaietan eta esperientzia zabala du birfindegietarako osagaien garapenean.
Bezeroek merkatuko ezagutza tekniko eta ingeniaritza zerbitzu aurreratuenak aurkitu ahal izango dituzte AMPOn, birfindegi sektorerako erabat mekanizaturiko osagaien eskaintza zabal batez gain.