News & Media
BERRIAK
KOLONBIAKO HAINBAT ZENTRAL ELEKTRIKOETAKO HIDROTURBINETARAKO AFTER MARKET OSAGAIAK EKOIZTUKO DITU AMPOK
Energia hidroelektrikoko ekipamenduen nazioarteko ekoizle nagusienetako batek, bere hidro turbinetarako altzairu herdoilgaitzeko after market osagai mekanizatu batzuk produzitzeko eskaria luzatu dio AMPO galdategiari. Ekipamendu hauek Kolonbiako La Guaca eta Paraiso zentraletan instalatuko dira.
AMPOk gutxi gorabehera energia hidroelektrikodun ekipo hauetarako 20 after market osagai hornituko ditu kasu honetan. Besteak beste; tapak, estalkiak, eraztunak eta baita serbo-motorrarentzako balazta babesak ere. Horiek guztiak mekanizatuta eta CA6NM materialean.
Kasu honetan hare bidezko moldeaketa instalakuntzak erabiliko ditu galdategiak proiektu honetako lote handiak ekoizteko eta aldiz, Moldeaketa Zeramikoko instalakuntza automatizatu berriak erabiliko ditu lote unitarioak produzitzeko. Prototipoak azkar ekoiztu ahal izateko, pattern-less teknologia erabiliko du. Hau da, modelo beharrik gabeko teknika bat. Sistema honek kaskara zeramikoak egun bakar batean ekoizteko aukera ematen dio AMPOri. Teknologia honen abantaila nagusiak ondorengoak dira: entrega-epeen murrizketa, fabrikazio kostuen murrizketa, gainazal akabera aproposak, serie laburrak ekoizteko aukera eta amaitzeko, modeloen biltegiratze eta mantenimendu gastuak ekiditeko aukera.
Teknologia berritzaile honen bidez, guztiz mekanizaturiko osagaiak epe oso laburrean eskaintzeko aukera dauka AMPOk gaur egun. Hala nola, after market zerbitzuak eskaintzeko aukera. Honez gain aipatzekoa da AMPOk laborategi integratua eta Entsegu Ez Suntsitzaileak burutzeko instalakuntzak dituela bertan, bere produktuen fidagarritasuna bermatu ahal izateko.
AMPO taldeak bere bezeroen beharrei erantzun azkarra bermatzen die, bezeroak non kokaturik dauden kontuan izan gabe. Organizazio osoak entrega epe laburreko osagaiak garatu eta entregatzeko orientazio argia du gaur egun.