News & Media
BERRIAK
BALBULA ERROTATIBOEN EKOIZLE ERREFERENTE BATENTZAT ERABAT MEKANIZATURIKO ALTZAIRU HERDOILGAITZEKO OSAGAIAK
Balbula errotatiboen diseinu eta ekoizpenean munduko liderra den konpainia batek AMPOrengan jarri du konfidantza eta hau dela eta, altzairu herdoilgaitzeko balbula osagai guztiak entregatuko dizkio hemendik aurrera galdategiak, erabat mekanizatuta. Balbula hauek mundu osoan zehar kokaturik dauden elikagai-aplikazio eta aplikazio farmazeutikoetan erabiliko dira.
Balbula errotatiboak garraiorako sistema pneumatikoen jariorako baliabiderik ohikoenak dira, presio nahiz hutsetako sistemak. Baina badira beste hainbat aplikazio ere, non kontrolatutako jarioaren abiadura neurtzeko soilik erabiltzen diren.
Hain zuzen ere, gailu mekaniko konpaktu bat da, hautsak edota granuloak etengabe deskargatzeko erabiltzen dena eta batez ere elikagai eta farmazia aplikazioetarako erabiltzen dena, kasu honetan bezalaxe.
Aplikazio horien ezaugarri nagusienak ondorengoak izan ohi dira: fluido edo produktu adherenteak, kohesiboak, korrosiboak, gainazaletan metatzeko joera dutenak, etab. eta zeintzuk bateragarriak diren altzairu herdoilgaitzeko gainazal leundu eta ez-itsaskorrekin.
Gauzak honela, AMPO GALDATEGIAk altzairu herdoilgaitzeko osagai guztiak hornituko dizkio bezeroari, guztiak gainazal akabera bikainekin. Produktu guzti hauek Moldeaketa Zeramikoaren bidez ekoiztuko dira, zeinen bidez AMPOk tamaina handiko eta geometria konplexuko osagaiak eskaintzeko gaitasuna duen. Teknologia honek automatizazio maila altua duenez, lehiakortasuna areagotzea ahalbideratu dio AMPOri.
Azpimarratzekoa da gainera osagai guztiak 5 ardatzetako eta FMS (Flexible Manufacturing System) sistema duen mekanizazio zentroan mekanizatuak izango direla erabat. Kooperatiba mekanizaziorako pabilioi berriaren eraikuntza amaitzen ari da egun Idiazabalen, zeinek 12.500m2-ko azalera izango duen eta non makina herraminta aurreratuenak izango dituen. Mekanizatutako osagaiek bezeroei balio erantsi altuagoa eskaintzen diete, kostu totalak eta epemugak murriztuz, eta era berean, kalitate kontrolak areagotuz.