News & Media
BERRIAK
AMPO galdategia, zein altzairu herdoilgaitzeko eta aleazio altuko osagaien ekoizpenean nazioarteko liderra den, bonba fabrikatzaile garrantzitsu batekin elkarlanean aritu da, torloju helikoidaleko bonba berri batentzako geometria konplexuko osagaiak garatzeko helburuarekin. Produktu berri hau kimika eta petrokimika sektoreetara bideratuta egongo da.
Bonba berritzaile hau ACHEMA erakustazokan aurkeztu du bezeroak orain gutxi, eta produktu berri honek junta mekanikoak eta itxitura sistema konplexuak txertatzeko beharra ekiditen du. Honez gain, sustantzia arriskutsuak ingurumena kaltetu gabe manipulatzea ahalbideratzen die bezeroei. AMPO galdategiak balio erantsi altuko osagaiak ekoiztu ditu, torloju helikoidaleko bonba berritzaile honentzako.
Proiektu honetarako osagai hauek gure Moldeaketa Zeramikoko instalakuntzetan ekoiztu dira. Prozesu honen automatizazio maila altuak lehiakortasuna areagotzea ahalbideratu dio AMPOri, hilean 240 tona eta eguneko 60 osagai ekoizteko ahalmena eskaintzeaz gain.
Hau guztiaz gain, osagai guztiak 5 ardatzetako FMS sistemadun mekanizazio zentro batean mekanizatuak ere izan daitezke egun AMPOn.
AMPO galdategia balio erantsi altuko galdaketa-osagaien garapenean liderra da egun, tartean bonba, balbula, itsas-sektore eta energia sorkuntzarako osagaiak ekoizten dituelarik; guztiak neurrira eginak.