News & Media
BERRIAK
HARE BIDEZKO MOLDEAKETAREN BIDEZ PRODUZITURIKO TAMAINA HANDIKO OSAGAIAK EREDURIK GABE EKOIZTEA ESKAINTZEN DU AMPOK
“Patternless” bezala ezagutzen den zerbitzu bat garatu berri du AMPO kooperatibak, bere bezeroen beharrak asetu eta merkatuko beharrei etengabe erantzuteko helburuarekin. Teknologia honek, Hare bidezko Moldeaketaren bidez produzitzen diren tamaina handiko osagaiak egurrezko eredurik gabe ekoiztea ahalbideratzen du, moldeatzeko kaxaren gehienezko tamaina 3000mm x 3000mm-koa delarik.
Teknologia hau AMPOko Ingeniaritza taldeak garatu du, Nazioarteko Teknologia Zentro batekin elkarlanean, “patternless” metodo optimo bat lortu dutelarik. Honetarako bere bezero garrantzitsu baten laguntza ere izan du AMPOk.
Honen ondorioz, “Patternless” eta Hare bidezko Moldeaketa teknologiez baliatuz, 48”-ko tximeleta balbula baten gorputz eta disko bat produzitu ditu bere nazioarteko bezero garrantzitsuenetako batentzat.
Teknologia honen bidez egurrezko ereduen ekoizpena ekiditen da. Gauzak honela, honako hau osagai unitario edota serie laburrak modu oso errentagarri batean ekoizteko modu batean bilakatzen da, ondorengo abantailak eskaintzen dituelarik: entrega epeen murrizketa, fabrikazio kostuen murrizketa, integritate maila altua eta zehaztasun dimentsional handia, gainazal akabera egokiak, etab.
Bezeroei osagai sorta eta soluziorik hoberenak eskaintzeko helburuarekin, AMPOk tamaina txiki eta ertaineko konponenteak ere “patternless” teknologiaren bidez ekoizteko aukera eskaintzen du, horretarako Moldeaketa Zeramikoa erabiliz.
Bezeroek ingeniaritza zerbitzu eta ezagutza aurreratuenak, merkatuko soluzio fidagarri eta lehiakorrenak eta aftermarket zerbitzuak ere topatzen dituzte AMPOn.