News & Media
BERRIAK
ISRAELGO GATZ-GABETZE PLANTA BATERAKO “AFTER MARKET” BONBA GORPUTZ ZENTRIFUGATU BAT HORNITUKO DU AMPO GALDATEGIAK
Bezero garrantzitsu batekin elkarlanean, “after market” soluzio bat garatzen ari da egun AMPO galdategia. Besteak beste, Israelgo gatz-gabetze planta handienarentzako mekanizaturiko bonba gorputz zentrifugatu bat, superduplex (A890 Gr5A) materialean.
Gatz-gabetze plantetarako osagai mota hauen garapenean benetan garrantzitsua izaten da korrosio eta urradura arazoak kontuan izatea. AMPOk material berezien inguruan duen jakintza eta esperientzia eta bestalde, bezeroak berak itsasoko uraren ponpaketan duen jakintza eta esperientzia, berebizikoak izan dira zerbitzu korrosibo eta abrasiboetarako bonba gorputz zentrifugatu hau garatzerako orduan. Zerbitzu honetarako soluziorik optimoena garatu dutelarik.
AMPOk produktu hau muntatzeko prest entregatuko dio bezeroari. Bere teknologia eta hornitzaile global bat izanagatik jarri du bezeroak konfidantza AMPOrengan. Soluzio honen ekoizpenean hare bidezko moldeaketako instalakuntzarik berritzaileenak erabiliko ditu kooperatibak eta baita bere mekanizaziorako instalakuntza berriak ere. Honez gain, kalitate maila handiena bermatzeko, proba hidroestatikoak eta X-izpiak burutzeaz gain, propietate mekanikoen analisi sakona ere egingo dute.
Gaur egun Israelgo ur edangarriaren %70a gatz-gabetze plantetatik eratortzen da, “osmosis inversa” deritzon teknologia medio. Datozen urteetarako ur eskariaren hazkuntza nabarmena aurreikusten dute gainera herrialdean. Itsasoko ur hau eguneko 24 orduetan zehar ponpatu ohi izaten da, eta hau dela eta, bonba hauek baldintza oso zorrotzak jasan behar izaten dituzte, Israelgo gunean dagoen gatz maila handia dela medio. Honen ondorioz, bonba gorputzak eta inpelerrak behin eta berriz ordezkatu behar izaten dira, honek bezeroarentzako kostu garrantzitsu bat suposatzen duelarik.
Bonba gorputzek eta inpulsoreek errendimendu optimoa eta fidagarritasun bikaina eskaini behar dute aplikazio zorrotz eta korrosibo hauetarako. Gauzak honela, oso garrantzitsua da esperientzia duen galdategi batekin elkarlanean lan egitea. AMPO galdategia duplex eta superduplex altzairuetan espezializaturik dago eta esperientzia zabala dauka zerbitzu zorrotzenetarako fundizioko osagaien diseinu eta ekoizpenean.
Ingeniaritza zerbitzu eta ezagutza berritzaileenez gain, after market merkatuetarako bonba osagai fidagarrienak eskaintzen ditu AMPOk.