News & Media
BERRIAK
Joan den azaroaren 10ean moldeaketa zeramikorako instalakuntza berriak inauguratu ziren AMPOn. Ekoizpen lerro berri honek tamaina handi eta geometria konplexuko fundizioko osagaiak eskaintzea ahalbideratuko dio kooperatibari. Honez gain aipatzekoa da, prozesuaren automatizazioa medio, lehiarkotasuna areagotzea ere ahalbideratuko diola.
Gauzak honela, instalakuntza berri hauekin Moldeaketa Zeramikoko kapazitatea laukoiztu egingo du, hileko 240 tona eta eguneko 60 pieza ekoizteko ahalmena lortuz.
Irekiera ekitaldi honetan multinazional handietako 30 ordezkari baina gehiagok hartu zuten parte, jardunaldian AMPOren estrategiaz aritzeko parada ere izan zutelarik.
30 milioi eurotako inbertsio plan bat ere aurkeztu zen jardunaldi honetan, non aipatzekoa den 12.500m2-ko azalera duen mekanizazio tailer berria; mekanizazio makina erabat berritzaileak izango dituena, hain zuzen.
Instalakuntza berri hauekin AMPOk balbulagintza, bonbagintza, itsaso- eta energia sorkuntza sektoreetarako osagaiak eskaintzen jarraituko du honenbestez. ROLLS ROYCE, FLOWSERVE, METSO, VELAN, etab. bezalako sektoreko bezero talde handiek iada teknologia honetan sinesten dute eta euren osagaiak AMPOn garatzeari ekin diote.