Jasangarritasuna
Gizarte-konpromisoa
Kalitatezko hezkuntza
AMPOn uste dugu pertsonek eta gizarteek aurrera egiteko faktorerik garrantzitsuenetakoa dela hezkuntza, eta horregatik inguruneko eskolekin eta unibertsitateekin lankidetzan aritzen gara. Ezagutzak eskaintzeaz gain, hezkuntzak kultura, balioak eta pertsona egiten gaituzten alderdi guztiak aberasten ditu.
Hortaz, urtero tokiko eskolei dohaintza handiak egiten dizkiegu.
Garrantzitsua da aipatzea historian zehar AMPOk beti bultzatu duela ikastetxeen, unibertsitateen eta teknologia-guneen sorkuntza, esate baterako Goierri Eskolarena eta LORTEK zentro teknologikoarena.
Bestalde, prestakuntzak erakundearen eta produktuen eta zerbitzuen kalitatearen etengabeko hobekuntza-prozesua finkatzean duen garrantziaren jakitun gara. Badakigu erakundeak urtero ekiten dien erronka berrietara moldatu behar garela eta pertsonen balio-aniztasuna handitu behar dugula malguagoak izan daitezen. Horregatik AMPOk pertsonak trebatzeko esfortzu handia egiten du.
Hori lortzeko, ezagutzen, gaitasunen eta jarreren garapenarekin zerikusia duen guztia kontuan hartzen duen bi urteko formakuntza plan bat du.
Komunitatearekiko konpromisoa
Bidezko giza-garapen jasangarria ahalbideratzea. Horixe da AMPOk jarduten duen tokiko gizartearekiko duen konpromiso nagusia eta zehazki hala adierazten du xedean. Horrela era aktiboan laguntzen du jarduten duen komunitateetako —zeinetan osagai aktiboa ere baden— sistema sozioekonomikoa hobetzen.
Erakundeko ekimenek, pertsonen ongizateari mesede egiten diote, ingurumena, kirola eta kultura zaintzea bultzatzen dute, gizarte-ekonomia eta kooperatibismoa babesten dituzte, garapenerako kooperazio-ekimenak babesten dituzte, hezkuntzarako sarbidea zabaltzen dute, etab. Guztia ere berdintasunean oinarritutako esparru batean.
Ondorioz, eta gizartearen beharren bilakaerarekin bat etorriz, kooperatibak urtero baliabide ekonomikoen eta pertsonen arduraldiaren zati handia gordetzen du inguruaren hobekuntza sozioekonomikoari eta osatzen duen gizarteari ekarpena egiteko.
Ekimenak eta kultura-jarduerak
AMPOk ingurune hurbilenean jarduera eta ekimen kultural eta tradizionalak bultzatzen ditu, horien artean nabarmentzen dira talde hauekin dituen lankidetzak: tokiko eta eskualdeko erakunde eta kultur etxeekin; kultura-dibertsitatea sustatzen duten erakundeekin; artea, dantza, musika, mitologia, elikadura, ekologikoa, hizkuntza, etab. sustatzen duten erakundeekin…
Kirol-ekimenak eta -ekintzak
Ingurunean eragin handia duten kirol-taldeak babesten ditu, esate baterako:
Kirol-ekimenak eta -ekintzak
Ampo ordizia rugby
AMPOk AMPO ORDIZIA taldea babesten du duela hainbat urtetik. Elkartea 1973an sortu zen eta gazte anitzi errugbia bizitzeko aukera eman dio. Gaur egun estatuko lehen-mailan talde bat du, baina oinarrizko taldeak ere baditu, emakumezkoenak nahiz gizonezkoenak. Gainera, uste dugu AMPO ORDIZIAren balioek kooperatibaren funtsa ondo islatzen dutela: talde-lana, esfortzua, buru-belarri aritzea, inplikazioa, etab.
GOIERRIKO txirrindularitza-taldea
Goierri eskualdeko oinarrizko txirrindularitza taldea ere babesten du AMPOk, horrela txirrindularitza hainbat mailatan sustatzen du. Beste batzuen artean, eskola-txirrindularitza eta kadete eta gazte mailak. Talde horren bidez, haraneko txirrindulariei bizikletaz gozatzeko aukera ematen zaie, baita maila-profesionalera jauzi egiteko beharrezko prestakuntza ere.
Kirol-ekimenak eta -ekintzak
Horrez gain, tokiko beste kirol-komunitate batzuk babesten ditu futbolean, saskibaloian, eskubaloian, atletismoan, herri-kiroletan, boxeoan, tenisean, igeriketan, mendian, pilotan, palan, etab.
Gizarte-ekimenak eta -jarduerak
AMPO irabazi asmorik gabeko hainbat erakunderekin lankidetzan aritzen da. Beste batzuen artean xede hauek dituzten erakundeekin: zahartze-aktiboa bultzatzea, eta minbizia edo gaixotasun arraroak dituzten haurrei terapia aurreratuetara sarbidea erraztea bizi-itxaropena eta bizi-kalitatea hobetzeko.
AMPOn argi eta garbi dugu epe-luzerako ikuspegia egunez egun eraikitzen dela.