Prozesuak
Gainestaldura-teknologiak
AMPOk ezaugarri bikaindun produktuekin duen konpromiso sendoaren ondorio dira kalitate handieneko teknologiak eta estaldura-soluzioak:
- Erabiltzen ditugun teknologia aurreratuek eta enpresako produktibitate handiak AMPOri hainbat prozesuren bidez mota guztietako estaldurak gauzatzea ahalbidetzen diote, edozein material erabiliz, modu azkar batean eta baita material bereziak erabiliz ere.
- AMPOk osagaietarako hainbat estaldura mota erabiltzen ditu lortu nahi diren ezaugarrien eta tamainaren, presioaren, tenperaturaren eta materialaren arabera.
- Estalduraren ezaugarrien arabera, AMPOk korrosioaren aurkako soluzioak (ORC: Overlay Resistance Corrosion), FBE soluzioak (Fusion Bonded Epoxy) edo higaduraren aurka aplikatzeko estaldurak (Hardfacing Overlay) eskaintzen ditu.
Bideoa
Korrosioaren kontra babesteko estaldurak
Korrosioaren aurka babesteko estalduretan, AMPOk beharren arabera erabiltzeko estaldura material-sorta zabala du, esate baterako era guztietako altzairu herdoilgaitzak eta nikel-aleazioak. Bigarrenen artan daude nikel purua, Inconel 625, Hastelloy, Incoloy 825, Colmoloy eta kobre-nikel aleazioa. Gainera, AMPOk material horiek zeharo automatizatutako soldatze-prozesuen bidez aplikatzeko punta-puntako teknologia du: GTAW (Gas Tungsten Arc Welding), GMAW (Gas Metal Arc Welding) eta FCAW (Flux cored arc Welding). Prozesu horiek guztiak ahalik eta tenperatura-ekarpen txikienarekin estaldura egokiena lortzeko diseinatuta eta optimizatua daude, GMAWrako CMT (Cold Metal Transfer) edo GTAWrako hari beroa bezalako teknologiaren bidez.
Higaduraren aurkako gainestaldurak
Higaduraren aurkako estalduretarako hainbat prozesu berezi ditugu. Oso estaldura gogorretarako abiadura handiko HVOF proiekzio termikoa (kromo karburoa eta tungsteno karburoa) eta automatizatutako soldatze-prozesuak, adibidez PTA (ingeleseko Plasma Trasfer Arc Weldingetik transferitutako plasma bidezko arkuzko soldadura), GTAW, GMAW eta FCAW. Azken horiek Stelite edo Ultimate bezalako kobalto-aleazioak eta altzairu herdoilgaitz martensitikoak (% 13 Cr) eskaintzeko. Prozesuen eta materialen moldakortasun horrek HVOF estalduretarako 1000 HV10 baino gehiagoko hainbat gogortasun-maila lortzea ahalbidetzen du eta % 13 Cr altzairuzko estalduretarako 354 HV10 arte lortzea.
Gure soldatze-prozedura guztietarako eta soldatzaile guztientzako akreditatutako laborategietan probatutako prestakuntzak ditugu. Prestakuntza horiek sinesmendudun erakundeek ematen dituzte oso kode eta arau zorrotzak jarraituz (ASME IX, EN 15614-7, EN 9606-1, EN 14732, CE markaketa, UKCA markaketa).
FBE soluzioak (fusion bonded epoxy)
Goian aipatutako estaldurez gain, FBE (Fusion Bonded Epoxy) deituriko estaldurak ere erabiltzen ditugu. Estaldura horrek instalazioetako hoditeriak ingurune oldarkorretan korrosiotik babesten laguntzen du. Gainera, balbulek tenperatura altuetan funtzionatzeko hobetutako ezaugarriak gehitzen ditu; ekipamenduak kalte mekanikoetatik eta urraduraren higaduratik babesten ditu, etab. Horrez gain, estaldura hori barneko gainazaletara ezin hobeki eransten da.
Gure teknologia-zerbitzuak eta kide ditugun ikerketa-zentroak proiektu guztietan gurekin lankidetza estuan aritzen dira berariazko tratamenduak diseinatzeko, esate baterako, plasma bidezko nitrurazioa, estaldura mekanikoak eta PVD estaldurak.