News & Media
BERRIAK
AMPO FOUNDRY (Fundizioa)-rentzat moldeaketa zeramikoa prozesu estrategikoa izango da datozen urteetan eta horrexegatik erabaki du prozesu hau garatu eta potentziatzea. Moldeaketa mota honen abantailak garbiak dira: pisu murritzagoak, gainazal akabera hobeak, kalitatearen hobekuntza, fresatzeko behar murritzagoak, mekanizatu-tolerantzia baxuagoak eta prototipoen ekoizpen bizkorragoa.
Gure bezeroei abantaila guzti hauek eskaintzeko helburuarekin, AMPOk teknologia hau garatu eta Replicast-eko instalakuntza berrietan inbertitzea erabaki du. Honek guztiak tamaina handiko piezak eskaintzea eta era berean, prozesuaren automatizazioa medio, lehiakortasuna areagotzea ahalbideratuko dio AMPOri. Gauzak honela, egun duen Moldeaketa Zeramikoko kapazitatea laukoiztu egingo du, hileko 240 tona eta eguneko 60 pieza ekoizteko ahalmena lortuz. Teknologia honen bidez, bezeroei prezio lehiakorragoak eskaintzeko aukera ere izango du, serie laburretarako modeloei dagokienez.
AMPO FOUNDRY-k balbulagintza, bonbagintza, itsaso- eta energia sorkuntza sektoreetarako osagaiak eskaintzen jarraituko du honenbestez. Sektoreko bezero talde handiek iada teknologia honengan konfidantza daukate eta euren osagaiak AMPOn garatzeari ekin diote. Amaitzeko aipagarria da prozesu honen bidez erreposizio merkaturako piezak eskainiko dituela AMPOk, zerbitzu ezinhobe bat bermatuaz.