Ezagutu AMPO
AMPO FOUNDRY & FORGINGS gara
Muntatzeko prest dauden osagaiak
AMPO FOUNDRY & FORGINGS nazioartean buru da altzairu-urtuzko eta altzairu forjatuzko era guztietako osagaien eta material berezien fabrikazioan. Muntatzeko prest dauden zeharo mekanizatutako produktuak eskaintzen ditu, sektore anitzetako kapital-ondasunetan erabiltzeko munduko edozein txokotan.
1964tik ari gara askotariko teknologien ezagutzak eta esperientzia sektore anitzetako aplikazio zorrotzenetarako soluzioak garatzeko erabiltzen. Sektore horien artean daude energiarena, itsasoarena, energiaren sorkuntzarena, banaketarena eta balbulen eta ponpen fabrikazioarena, besteak beste.
Forma geometriko konplexuenetarako, materialik berezienetarako eta akabera eta eskakizun exijenteenetarako erantzunak eskaintzen ditugu oso tamaina-tarte zabalean.
Gainera, bezero guztien entrega-datetara moldatzeko eta premiazko egoerei eta ustekabeei aurre egiteko fast track zerbitzuak eskaintzeko gaitasuna eta malgutasuna ditugu.
Ikusi bideo korporatiboaAMPO zenbakitan
talentudun pertsona mundu osoan
fundizio ekoizpen-teknologia
m2 abangoardiazko mekanizazio zentro eta soldadura bidezko estaldura-teknologiekin
urteko esperientzia
herrialde baino gehiagotan
Berrikuntzaren intentsitatea
Gure DNA
Xedea: gure izateko arrazoia
AMPOk bere burua definitzen du “pertsonetan oinarritutako proiektu” gisa, zeinek bilatzen duen, batetik, talde-lanaren eta komunikazioaren indarrez langileak beraiek, bezeroak eta kanpo-kolaboratzaileak zeharo gogobetetzea, eta bestetik, haiek haztea eta garatzea eta enplegu berria sortzea ahalbideratuko duten irabaziak lortzea. Hori guztia printzipio kooperatiboen esparruan, eta kooperazioaren, elkartasunaren, berdintasunaren, justiziaren eta partaidetzaren esparruan, baita gizarte-ingurunearenean, ingurumenarenean eta giza garapen jasangarriarenean ere.
Ikuspegia: norantz goaz?
Erreferentziazko enpresa-talde gisa sendotu nahi dugu esparru hauetan: fluidoak maneiatzeko eta kontrolatzeko soluzioen ingeniaritza, fabrikazioa eta martxan jartzean, eta baita galdaketa- eta forjaketa-osagaien garapen eta fabrikazioan. Hori bezeroei aholkularitza teknikoa eta zerbitzua eskainiz eta, ondorioz, haien industria-prozesuen etengabeko hobekuntzan eta optimizazioan lagunduz.
Balioak:
printzipioak eta konpromisoak
Bezeroaren gogobetetzea
Bezeroaren gogobetetzea lehentasun nagusia da, etorkizuna bermatzen baitu.
Gaitasun profesional handiena
Gure langileek lor dezaketen gaitasun profesional handiena lortzea, sormena ahalbidetuz eta hauspotuz eta haiek une oro berritzailea den proiektu baten protagonista eginez.
Talde-lana
Talde-lana da askatasuna eta erantzukizuna elkartzen eta bateragarri egiten dituen oinarria, aberastasuna sortzeko efizientzia lortuz.
Ezagutza partekatzea
Komunikazioa, informazioa eta gardentasuna izatea jakintzak, esperientziak eta trebetasuna partekatzeko, baita erantzukizunak eta haiei atxikitako arriskuak gain hartzea ere, arretaz eta fideltasunez.
Integrazioa
Hornitzaileak, bezeroak eta gizartea, era bertan, gure proiektuaren parte egitea, haiekin etorkizunerako ikuspegi liluragarri eta aberasgarria partekatuz.
Bikaintasuna
Hala kalitatearekiko eta ongi egindako lanarekiko konpromisoa, nola kostuen eta zerbitzuaren kontrola sozietatearen jarduerarako giltzarri gisa ulertzen ditugu eta, horren guztiaren helburua bikaintasuna lortzea da.
Jasangarritasuna
Pertsonekin eskuzabal izatea, gizarte-ingurunea eta ingurumena defendatzea, baita proiektua zabaltzen den herrialdeetan nazioartekotzea eta gizarteratzea ere.