Jasangarritasuna
Klima-aldaketa eta ingurumena
Argi eta garbi dugu ekoizpen-eredurik ez dela posible ingurunea errespetatu gabe eta, beraz, garapen oro jasangarria izatea ezinbestekoa dela.
Printzipio horren harira, AMPOk ingurumenarekin konpromiso sendoa du eta hori mamitzeko ISO 14001:201 arauaren arabera ezarritako eta ziurtatutako ingurumen-kudeaketarako sistema bat du. Sistemak indarrean dagoen araudia errespetatzea ahalbidetzen du, eta haratago joatea ingurumen-jardueraren hobekuntza-jarraitua helburu izanik.
Deskarbonizazioa
AMPOn klima-larrialdiaren aurkako borrokarekiko konpromisoa izateaz gain, Europar Batasuna murgildu den trantsizio ekologiko- eta deskarbonizazio-prozesuarekin bat egiten dugu. Horretarako, prozesu horri osotasunean ekiten ari diogu. Alde batetik, produktuaren ikuspuntutik, geure bezeroei deskarbonizazio-prozesua erraztuko dieten konponbide teknikoak garatuz. Eta bestetik, geure ekoizpen-jarduera propioaren deskarbonizazioan aurrera eginez.
Deskarbonizaziorko soluzioak
AMPOn gizarteari deskarbonizaziorako beharrezkoa den trantsizio energetikoan aurrera egitea ahalbideratuko dioten soluzio berriak bilatzean eta garatzean inplikatuta gaude. Horrela, Europako Hidrogeno Garbiaren Aliantzako eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) kide aktibo gara. Gainera, 4.0 industriara eta fabrikazio aurreratura xedatutako parke teknologiko batean kokatutako Energy Intellingence Center trakzio-gunearen sortzailekide gara.
EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUA
Ingurumen-arloko helburu nagusietako bat trantsizio ekologikoan eta jarduera propioaren deskarbonizazioan aurrera egitea da. Horretarako, AMPOk 4 lan-esparru nagusitan zabaltzen ari den Deskarbonizaziorako Plana du:
ENERGIA-ERAGINKORTASUNA
KW jasangarriena kontsumitu gabekoa da. Horregatik energia-eraginkortasunari garrantzi berezia ematen zaio AMPOren proiektu guztietan; horren adierazle da fabrikazio-instalazio berri batek eraikin jasangarriaren LEED GOLD ziurtagiria lortu izana. Eraikinean honetarako neurriak daude: kokagunea hobetzeko, ura eta energia aurrezteko, material eta baliabide jasangarriagoak izateko, eta barnealdean aire-kalitatea hobetzeko. Horrez gain, instalazio geotermiko batzuk ere baditu beste eraikin batean.
Energia-auditoretzen ondorioz, halaber, AMPOk Eraginkortasun Energetikoko Ekintza Plana du. Planak jardun-gune nagusiak mugatzen ditu elektrizitatearen, klimatizazioaren, aire konprimatuaren, argiztapenaren eta uraren kontsumoen analisi zehatzean eta etengabeko monitorizazioan oinarrituta.
PROZESUEN ELEKTRIFIKAZIOA
AMPO deskarbonizaziorako hartzen ari den beste bide bat, hainbat prozesu elektrifikatzearen bitartez erregai fosilen kontsumoa murriztea da.
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Energia berriztagarria giltzarri izango da deskarbonizazio-prozesuan eta gainera, nolabaiteko autonomia energetikoa errazten du. Horregatik AMPOren helburuetako bat energia sortzeko barne-gaitasuna era mailakatuan handitzea da.
MUGIKORTASUN JASANGARRIA
Garraioa negutegi-efektua sortzen duten gas gehien sortzen duen ekintzetako bat da. Igorpen horiek ahal diren neurrian murrizteko, AMPOk mugikortasun aktiboa eta jasangarria sustatzeko neurriak biltzen dituen Mugikortasun Plan bat du.
MATERIALEN ERABILERA JASANGARRIA, EKONOMIA ZIRKULARRA ETA HONDAKINEN KUDEAKETA
AMPOk prozesuen eta produktuen diseinu jasangarriagoen alde egiten du osagaien fabrikaziorako baliabideak optimizatzeko. Kooperatibaren helburuetako bat diseinatzen eta fabrikatzen dituen soluzioak optimizatzea da eta horrek produktuak, bizi-ziklo osoan zehar, ingurumenean duen eragina hobetzea dakar.
Jardueraren hondakinen kudeaketari dagokionez, banatuta egiten du. Barne-balorazioa lehenesten da, ahal denean ekonomia zirkularraren filosofia jarraituz, jarraian kanpo-balorazioa egiten da baimendutako kudeatzaile baten bidez.
BIODIBERTSITATEAREN BABESA
AMPOk pabiloietako batean 6.800 m2-ko landare-estalkia du. Beste ezaugarri batzuen artean, CO2 xurgatzea, bero-uhartearen efektua murriztea eta ingurumen-inpaktua murriztea ahalbideratzen du. Gainera, inguruneko biodibertsitatea babesten laguntzen du.