Prozesuak

Ingeniaritza

Bezero bakoitzaren eskakizunen arabera, esperientzia zabaleko ingeniariek aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dituzte, moldeaketa prozesu egoki eta errentagarrienen inguruan.

Baliabide teknologiko aurreratuenak

QuickCast eta MagmaSoft simulazio programak: altzairuaren elikadura, solidotzea eta porositatearen aurreikuspena, nukleoei putz-egitea eta moldekatze erdisolidoa barne. Simulazio programak ezinbesteko erreminta dira galdaketa-prozesuan prototipogintzan erabakiak berresteko, errendimendua hobetzeko eta fabrikazio-kostuak murrizteko.


Patternless

Soluzio efizienteagoa da, aluminiozko erremintak erabiltzea ez baita ekonomikoa bolumen gutxiko ekoizpenetan.

Trokela erabilita fabrikatutako poliestireno-modeloa mekanizatutako poliestireno modelo batek ordezkatzen du.

Prozesu hau egokia izan ohi da pertsonalizatutako diseinua duten bolumen urriko, zehaztasun handiko eta integritate maila altuko osagaietarako.

Patternless

Bideoa

Prototipoak ekoizten ditugu

Prototipoak ekoizten ditugu gure instalaziotan kalitate-kontrol zorrotzak jarraituz: dimentsio-kontrola eta proba ez-suntsitzaileak, etab.